Oleoa, arkatzez egindako marrazkiak, erretratuak, paisajeak edota bodegoiak bildu ditu Isabel Alvarezek, Biterin jarri duen margo erakusketan. «Eguneroko entretenimendua dut, margotzea!», dio.
Desagertutako txokoen koadernoa
Koadroen artean, jaiotetxea agertzen duen bat da Isabel Alvarezen kuttunetakoa; «pinturak zerbait esatea gustatzen zait», azaldu du. Baina koadroez gain, aspaldidanik erabili duen koadernoa ere ikusgai dago; desagertutako Hernaniko hainbat txoko bildu ditu bertan.