Uholde Batzordea soru zuen orain gutxi Hernaniko Udalak, errugbi eta futbol elkarteekin. Horren harira, oposizioa keja azaldu zen, batzordetik kanpo geratu zelako, eta bi klubek azaldu zuten, asmoa dela batzordean denek parte hartzea.
Hori horrela, EAJ-PNV, Orain Hernani eta PSE-EE alderdiek prentsa ohar bidez eskerrak eman nahi izan dizkiete klubei, «uholde batzordean udal korporazioa osatzen dugun alderdi guztiok parte hartu dezagun azaldu duten interesagatik». Hala ere, EH Bilduk batzordearen eraketaren berri ez emanagatik keja azaldu dute berriro.
«Ez digute ezer aipatu, prentsan agertu den arte»
Hiru alderdiek mezu bera errepikatu nahi izan dute: «Hernaniarrok behin eta berriro sufritzen dugun arazo honen behin betiko konponbidea lortuko da denon arteko lanari esker; Udala, alderdi politikoak, kirol klubak, eta Foru Aldundia edota Eusko Jaurlaritza bezalako erakundeena».
Era berean, azpimarratu dute «herritar guztiei irekia den Kirol Batzordea otsailaren 3an bildu» zela; «Udal Gobernu Taldea klubekin bildu zen egun berean. EH Bilduk egoeraren berri emateko aukera izan zuen, baina ez zuen aprobetxatu».