Partidu zaila eta gogorra espero zen atzo Landaren, El Salvador, bigarren postuan dijoan talde indartsuari egin behar baitzion aurre Hernanik. Eta espero bezala, borroka izan zen nagusi zelaian.
Hasi bezala, bukatu
Partidua hasi eta bosgarren minutuan, entsaioa eta transformazioa lortu zituen Valladolideko taldeak. Hernanik lortu zituen puntu batzuk zigor kolpe batekin, baina El Salvadorrek tartea haunditzen jarraitu zuen, beste bi entsaio eta transformaziorekin.
Hernanik ere lortu zituen entsaio eta transformazio bana, 24garren minutuan. Baina hortik aurrera, ez zuen puntu gehiago pilatzea lortu, bigarren zatian beste zigor kolpe bat iritsi arte. Valladolidek, ordea, bi taldeen arteko tartea haunditzen jarraitu zuen, 13-40 gailendu arte.