Hernaniko Hezkuntza Plataformak eskola berri baterako hitzordua jarri du bihar: iluntzeko 19:00etan, Udaleko areto nagusian.
Jangela ere heziketa gune delako gaiaren haritik, hainbat galderaren inguruan hausnarketa egingo dute: zer jaten dute gure haurren jangeletan? Jangela autogestionatua posible al da? Zergatik
hautatu janari ekologikoa? Eskola irekia da eta gerturatzen den herritar orok hartu dezake parte. Biharkoan, gonbidatu bereziak izango dira Salbatore Mitxelena ikastolako Luis eta ENEE (Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoa) Kontseiluko Arantxa.