Hernaniko Hezkuntza Plataformak eskola berri baterako hitzordua jarri du etzi, ostegunean. Jangela ere heziketa gune delako da gaia, eta bertan hainbat galderen inguruan egingo dute hausnarketa: zer jaten dute gure haurrek jangeletan? Jangela autogestionatua posible da? Zergatik hautatu janari ekologikoa? Salbatore Mitxelena ikastolako Luis eta ENEEK Kontseiluko Arantxa egongo dira bertan. Udaleko areto nagusian izango da, 19:00etan.