Aste Santurako izenematea irekita

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 21a, 01:00

Aste Santuko oporraldia egoi­tza batean pasatzeko izenemate epea ireki du Gipuzkoako Foru Aldundiak. Egonaldi luzeak eta motzak eskatu daitezke.

Eskaerak, Hernaniko Gizarte Zerbitzuetan
Egonaldiren baterako eskaera egin nahi duenak, Hernaniko Gizarte Zerbitzuetara jo behar du, eta gizarte langileekin hi­tzordua jarri.
Horretarako, 943 55 78 54 telefonora deitu edo aaizkorreta@hernani.eus helbidera ida­tzi behar da. Eskaerak egiteko epea martxoaren 2an bukatuko da, eta, beraz, hitzorduak lehenago hartu behar dira.

Hernaniko egoitzan, tokirik ez
Gogorarazi dute Hernaniko Santa Maria Magdalena egoi­tzak ez daukala aldi baterako egonaldietarako plazarik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!