Trialsin erakustaldia eta zirkuituak, Fagollagan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 21a, 01:00

Bizikleta gainean jarri, eta mendi ibilbideetan barrena, Trialsin probak ikusi eta pro­batzeko aukera izango da gaur, 10:30etan hasita, Fago­llagan.
Batetik, erakustaldiak egin­go dituzte Trialsinean adituek; tartean, Ion Areitio hondarri­biarrak. Bestetik, haurrek ere kirol hau probatzeko aukera izango dute, prestatu dituzten sei zirkuituetan.

Areitio, munduko onenen artean
Erakustaldia egingo duen kirolarietako bat Ion Areitio hondarribiarra izango da; zuhaitz eta harri tartean, oztopoak gainditzen daukan abilezia erakutsiko du.
Areitio Ereñotzun izana da au­rretik ere, eta azken bi ed­i­zi­oetan bera izan zen onena; behin, Benito Ros men­de­ra­tu­ta, gainera. Bestalde, aurten, mun­duko rankinean lauga­rren dago, aurreko a­steburuan Kataluniako Kopan na­gusituta.

Bizikletak eta kaskoak eskura, probatzeko
Ikusi bakarrik ez; gaurkoan, Trialsina probatzeko aukera ere izango dute bertara­tutakoek. Sei zirkuito prestatu dituzte, baita umeek egiteko modukoak ere, eta bizikletak eta kaskoak bertan utziko dituzte. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!