Goxoak, gozoak eta gaziak, atzoko Bertso Gutiziak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 20a, 01:00

Giro goxoa izan zen atzo, Basque Culinary Centerren, bertsolariak entzuten. Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Eli Pagola eta Andoni Egaña fin asko ibili ziren, Joxe Luix Urdangarinek jarritako gaiei umorearekin, graziarekin, eta gatza eta piperrarekin eran­tzuten.
Eta etorkizuneko sukaldari haundien unibertsitatean egon­da, gatza eta piperra baino gehiago zuten jaki gozo eta gaziak dastatzeko aukera izan zuten gero, berta­ra­tu­takoek. Sagardotegietan oina­rritutako menu berezia pres­tatu zuten ikasleek, Sa­gar­lorerekin egindako koktel batekin hasita.

Eskerrak, parte hartu duten guztiei
Jaki gozo eta gaziek, eta bertsolariek sortutako giro goxoak, iluntze ederra pa­sarazteko aukera eman zieten bertaratutako guztiei.
Hain zuzen, horregatik, Kronikak eskerrak eman nahi dizkie modu batera edo bestera atzoko Bertso Gutiziak eki­taldia gauzatzen lagundu zuten guztiei: bertaratutako herritarrei, sarrerak saltzen lagundu duten tabernariei, bertsolariei, ekitaldia babestu duen Insalusi eta Basque Culinary Centerri, emandako aukeragatik, eta ikasleei, prestatutako menu eder horrengatik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!