Seigarren postura buelta

Kronika - Erredakzioa 2016ko mar. 2a, 01:00

Lan polita egin du Mundarrok asteburuan, Dunboa Eguzkiri 1-2 irabazita. Urez gainezka zegoen zelaia, baina, hala ere, txukun aritu ziren moreak, eta berehala hartu zuten aurrea markagailuan, Oierrek penaltiz egindako gol bati esker. Minutu batzuk beranduago, Miguelek kontrako penalti bat gelditu zuen, eta handik gutxira, Beñatek buruz sartu zuen bigarren gola. Atsedenalditik bueltan etxekoek egin zuten gola, baina ez zuten arrisku gehiago sortzerik lortu. Horrela, sailkapeneko seigarren postura bueltatu da Mundarro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!