Ojuel eta Aizpitarte, menderaezinak

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 22a, 01:00

Asteburu txarra izan da pelotari hernaniarrentzat, lau partidu irabazi eta sei galdu baitituzte. Baina garaipenen artean, Ojuel eta Aizpitartek lortu dutena da aipagarriena, Euskal Herriko finalerdietarako sailkatu baitira, orain arte jokatutako zazpi partiduak irabazita. Asteburu honetan 22-8 irabazi diote Oberenari. Cisneros eta Oiaga, berriz, trinketeko probintzialeko finaletik kanpo geratu dira, Epleren aurrean 20-40 galduta. Jara eta Etxarri alebinak ere, Gipuzkoako txapelketatik kanpo geratu dira, baina denboraldi bikaina eginda.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!