Herritarrek Giza Proban aritzeko aukera izan zuten

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 20a, 01:00

ASTIGARRAGAKO Giza Proba taldea da Emarri. Hainbat txapelketetan eta erakusketetan hartu dute parte, eta  aurreko larunbatean ate irekiak egin zituzten nahi zuen orok kirol hau probatzeko.
Foru Plazan egin zuten, eta helduak zein haurrak hurbildu ziren bertara.
Baten batek probatu nahi balu, entrenamenduak astearte eta ostegunetan egiten dituzte iluntzeko 20:00ak aldera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!