Belarri eta dastamenerako gutiziak, Basque Culinaryn

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

Basque Culinary Centerren, ekitaldi berezia izango da otsailaren 19an, arratsaldeko 19:00e­tan hasita: bertso saio dotorea, eta afari goxoa.
Bertso Gutiziak izeneko saio honetarako sarrerak, salgai daude dagoeneko 20 euroan, Kronikan, Hernaniko Kixkal eta Aralar tabernetan, Ereño­tzuko Irrintzin, Astigarragako Ikatzan, eta Goizuetako Amaia kafetegian.

Bertso Eskolako bertsolariak, Egañak lagunduta
Arratsaldeko 19:00etan hasiko den saioan, Hernaniko Bertso Eskolako bertsolariak izango dira protagonista. Hain zuzen, Maialen Lujanbio, Aitor Men­diluze eta Eli Pagola ariko dira kantuan. Eta haiekin batean ariko da, baita ere, Andoni Egaña txapeldun haundia. Gai jartzaile, berriz, Joxe Luix Urdangarin izango dute.
Saioa Basque Culinary Cen­terreko aretoan izango da, eta ondoren, afaria egingo da jangelan.

Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Eli Pagola eta Andoni Egaña ariko dira bertsotan, eta Joxe Luix Urdangarinek jarriko ditu gaiak.

BCCko ikasleak sukaldari
Bertso saioaren ondoren, Bas­que Culinary Centerreko ikasleek prestatutako jaki goxoak dastatzeko aukera izango da.
Menua prestatzeko, sagardotegietan oinarritu dira. Baita jateko eran ere: jan-edana gune batzuetan jarriko da, eta jendeak postuz postu afalduko du. Horrela, jakien eta bertso saioaren inguruko iritziak partekatu ahal izango dituzte elkarrekin.

Bigarren urtez
Orain bi urte antolatu zen an­tzeko beste bertso saio bat Basque Culinary Centerren, eta orduko arrakasta ikusita, berriro ere antolatzea erabaki dute; Insalusek lagundu du, eta Kronikak antolatu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!