«Lau zuzenketa partzial aurkeztu ditugu, aurrekontua ahalik eta gehien hobetzeko»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 13a, 01:00

2016ko Udal Aurrekontuaren proposamena aztertuta, lau emendakin aurkeztu dizkio Astigarragako PSE-EEk. Zu­zen­keta partzialak dira denak, eta guztira, 69.000 euroko balioa daukate.
Alderdi sozialistak azaldu duenez, emendakinekin nahi dute «2016 urterako aurrekontua justuagoa lortu, eta herritarren onerako izango dena». Izan ere, «PSE-EEren helburua da, aurrekontu hau ahalik eta gehien hobetzea, eta lortuko dugula espero dugu», azaldu dute.
Duranek adierazi du, «ge­hien behar dutenekin solidarioa den Astigarraga» nahi dutela sozialistek, «aukerak sortuko ditu­ena, eta kalitatezko enplegua eta zerbitzu publiko onak dauzkana».

«Irisgarritasun plan estrategiko bat egiteko partida eskatu dugu»
Lau emendakinen artean, di­ru kopuruz haundiena, «irisgarritasun plan estrategiko bat egiteko» eskatu du Mikel Duranek, Astigarragako PSE-EEren bozeramaileak. 
Horre­tara, 25.000 euro bi­deratzea eskatu du Dura­nek: «partida horren bitartez, lor­tu nahi dugu Astigarragako Udalaren konpromiso irmoa, ekintza plan bat ezar­tzeko, ahalbidetuko duena ezaba­tzea barrera fisikoak, astigartar guztien erabateko inte­grazioa eragozten dutenak», azaldu du Dura­nek, prentsa ohar baten bitartez.

Irisgarritasun plan bat egiteko, 25.000 euroko partida eskatu du PSE-EEk.

Uholdeen eta euriteen arazoak konpontzeko, 20.000 euroko partida
Beste partida bat, 20.000 eu­rokoa, uholdeen eta euriteen kalteei aurre egiteko eskatu du Astigarragako PSE-EEk: «ho­riekin, inbertsio txikiak egi­­tea nahi dugu, euriteek eta uholde posibleek eragiten di­tuzten arazoak konpontzeko», jakinarazi du Duranek.

«Gehien behar dutenekin solidarioa den Astigarraga nahi dugu», diote.

«Astigarragan enplegu plan bat ezartzea nahi dugu»
Hirugarren emendakina, en­pleguari bideratuta aurkeztu du PSE-EEk: «18.000 euroko partida eskatu dugu, Astiga­rragan enplegu plan bat ezar­tzeko, errekuperazio ekonomikoa eta langabeziaren kontrako borroka sendotzeko, eta kalitatezko enpleguaren alde eginez». Horrekin, «he­rriaren dinamizazio ekonomikoa eta soziala bultzatu eta lagundu» nahi du PSE-EEk.
Eta azkenik, herrian Me­mo­ria Historikoa bultzatzea eskatu du, 6.000 euroko partida bat gordez. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!