Prekarietatearen aurka, «elkartasuna»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 20a, 01:00

Asteazkenean abiatu zen Correscales martxa Bilbotik, eta atzo pasa zen Hernani eta Astigarragatik.
Hernanin Txantxillan barrena sartu zen herrira, goizeko 10:00etan, eta martxako partaideek hainbat herritar eta talde eragileren babesa jaso zuten, herrian zehar, eta ondoren, Plazan egin zitzaien harreran. Besteak beste, mar­txarekin bat egin zuten Bilgune Feministak, Amherrek, Kaleratzeak Stopek, LABek, Urrunegik eta udaletxeko ordezkariek.

«Sistema kapitalistak badauzka alternatibak»
Martxak Hernanin barrena buelta egin ondoren, geldiune txiki bat egin zuen Plazan. Bertan, Luis Intxauspe alkateak babesa adierazi zien. «Sistema kapitalistak prekarietatera bultzatu ditu gizartearen hainbat sektore, baina badauzka alternatibak», azaldu zuen Intxauspek. «Pertsonak kontuan hartuko dituen alternatiba behar dugu, eta hemen elkartu garen eragile guztiek erakusten duten bezala, guztien arteko elkartasuna behar da horretarako».
Era berean, Correscales martxako ordezkariak eskerrak eman zituen orain arte jasotako babes guztiagatik. «Movistarreko langileen grebarekin hasi genuen martxa, eta berehala, gizarteko hainbat sektoreetako babesa jaso genuen. Oso hunkigarria izaten ari da. Multinazional hauek enteratu daitezela: ez diegu onartuko esklabizazio hau!».
Astigarragara jarraitu zuten gero, eta hi­laren 22an, astelehenean bukatuko da, Bar­tzelonan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!