Sagardo dastaketa, datorren larunbatean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 20a, 01:00

Sagardo Dastaketa gidatuak antolatu ditu Sagardoaren lurraldeak otsailetik aurrera. Horietako batzuk Zapiain eta Gurutzeta sagardotegietan egingo dira. Zapiainekoa datorren larunbatean izango da, goizeko 10:30etan, eta Gurutzetakoa martxoaren 5ean, eguerdiko 12:00etan. 10 euro ordaindu beharko dira pertsonako, eta parte hartu ahal izateko, ezinbestekoa izango da izena ematea: 943 55 05 75/info@sagardoarenlurraldea.com. Dastaketan zehar pintxo batzuk ere jango dituzte partehartzaileek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!