Hitzordu garrantzitsuak dituzte asteburuan Hernaniko palistek: bi finalerdi. Batetik, Azkoitian, Eliteko nesken mailan, Amaia Irazustabarrenak, Leire Etxaniz bizkaitarrarekin jokatuko du Martin eta Eizendiren kontra; 16:00etan izango da. Bestetik, Gasteizen, Tijero eta Sarobek jokatuko dute, Perurena eta Arrillagaren kontra; 16:00etan.