Zubietan eraiki nahi den errauskailuaren kontra egiteko hiru zita jarri ditu Hernanin Zero Zaborrek, datorren astean. Astelehenean, 19:00etan Biterin, errauskailuek osasunean eragiten dituzten ondorioez ariko dira medikuak. Asteartean, mozioa aurkeztuko da Plenoan, eta atxikimenduak biltzen ari dira hernaninzerozabor@gmail.com helbidean, eta igandean, Zubietara martxa egingo da.