30.000 euro, proiektu sozialetarako mikrokredituetarako

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 20a, 01:00

Ostegunean sinatu zuten lau urtetarako lankidetza hitzar­me­na, Hernaniko Udalak eta Fiare Banka Etikoak. Hitzar­men honen ondorioz, Her­na­niko Udalak 30.000 euro eman­go dizkio Fiareri, eta el­karte horrek mikrokredituak bi­deratuko ditu bazterketa arriskuan dauden pertsonek gizarte izaerako ekimenak garatu ditzaten.

6.000 euroko mikrokredituak, Balorazio Batzordeak jarraipena eginda
Fiarek emango dituen mi­kro­kre­dituak, gehienez, 6.000 eu­ro­koak izango dira, eta Her­na­ni­ko Gizarte Zerbitzuek eta Fia­rek berak, elkarlanean, eza­rri­ko dituzte baldintzak, mi­kro­kre­ditu horiek jasotzeko eska­tzaileek bete behar dituztenak.
Era berean, Balorazio Ba­tzorde bat eratuko da hainbat talderen artean: Hernaniko Udala, Hernaniko Kaleratzeak Stop plataforma, Amher kultur aniz­tasuneko elkartea eta Her­na­niko Fiare Elkartea. Ba­tzor­de horrek proposatuko du jaso­tako eskabideentzat egokiena den finantza esku-hartzea, eta ordainketaren egoeraren ja­rrai­pena ere egingo du.

Interesik gabe
2014ko Hernani Erabaki par­te­har­tze prozesuan onartu zen Ka­leratzeak Stop plataformak egin­dako proposamena, «gi­zar­te beharren egoeretarako mikrokredituen diru-funts» bat eratzekoa, eta proposamen horri erantzuten dio oste­gu­nean sinatutako hitzarmenak.
Luis Intxauspe alkatea eta Fiarek EAEn duen ordezkaria, Saioa Bacigalupe de la Torrez gain, hitzarmena sinatzeko ekitaldian izan ziren, baita ere, EAEko Fiareko Beñat, Her­na­niko Fiareko Nekane Idarreta eta Kaleratzeak Stopeko Kike eta Jesus. Azken hauek azaldu bezala, «diru laguntzaren filo­sofia alde batera utzita, lagun­tzeko beste modu bat» pro­po­satu nahi zuten. «Dirua buel­tatu egin behar denez, hori buel­tatuta beste batek hartu ahal izango du mikro­kreditua». Hain zuzen, bost urteko epea izango da dirua bueltatzeko, eta ez du interesik izango.

Batzordea, herritarrengandik gertu
EAEko Fiareko ordezkariak azal­du zuen «jendeak talde lo­kaletan parte hartzen» duela, eta «jen­de anitza eta asko» ari dela par­te hartzen Gipuzkoan, Fiareren ingruan. Hain zuzen, Hernaniko taldea hileko azken ostegunetan biltzen da, Kaxko elkartearen lokalean.
Balo­ra­zio Batzordea osatzen duten bes­te taldeak ere kon­tuan har­tu­ta (Kaleratzeak Stop eta Amher), Luix Intxauspe alkateak azal­du zuen «arazoak dituen jen­deak haietara jo» deza­ke­ela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!