Sei partidutik sei irabazi zituzten pilotari goizuetarrek, aurreko asteburuan: Aitzol Salaberriak eta Beñat Apezetxeak, Gure Pilotari 18-6; Iker Salaberriak, Medinarekin, 22-8 Txiapuzo eta Elizegiri; Salaberriak berak, Zezeagarekin, 22-16 Garcia eta Ruizi, Miguel Soroa memorialean; eta Aizkorbek eta Apezetxeak, elkarrekin irabazi zuten Euskal Ligan, Txukun Lakuaren kontra, 22-6; eta banaka lau t’erdian, biek ere 18-8, Zizurren.
Asteburu honetan, berriz, beste lau zita izanen dituzte. Malerrekako Txapelketan, finalak jokatuko dira gaur Donezteben, 10:00etan; kadete mailan Apezetxea ariko da, Telletxearekin, Egiguren eta Muruaren kontra; eta jubeniletan Iker Salaberria, Mariezkurrenarekin, Aurrekoetxea eta Martitegiren kontra. Bihar, berriz, Miguel Soroa memorialean ariko da Salaberria, Zezeagarekin, Zubizarreta eta Usandizagaren kontra, 16:30etan Tolosan. Eta Beñat Apezetxea Zizurreko lau t’erdikoan, 10:00etan.