‘Tutu’ eta Julianek Gipuzkoako finala gaur, Alegian

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 20a, 01:00

Gaur jokatuko dira probintzietako finalak, Euskal Herriko Mus Txapelketaren barruan. Eta Gipuzkoakoan, Ereñotzuk ere izango du bikote bat, ordezkari. Aurreko urteetan bezala, Julian Agirre eta Jesus Ezeiza Tutu ereñotzuarrak izango dira bertan, final haundirako pasea lortzeko asmoz.
Alegiako kultur etxean ari­ko dira, arratsaldeko 15:00etan hasita.

117 bikote, lehian
Gipuzkoako kanporaketan, 117 bikote ariko dira lehian, Euskal Herriko finalera sailkatzeko. Probintziako finaletan, bigarren jendetsuena izango da, Nafarroaren atzetik, 128 bikote ariko dira bertan.
Gipuzkoako finalisten artean izango dira, 2015ean txapeldun izan zirenak ere: Legorre­ta­ko Patxi Salazar eta Joseba Goikoetxea.
Ez dute lan erraza izango ereñotzuarrek, beraz. Baina berriro bilatuko dute, 2013an lortu zuten txartel preziatua, final haundia jokatzeko.

Final haundia Urdiñarben, martxoaren 5ean
Gaurko finaletan aurrera egiten duten bikoteek, martxoaren 5ean izango dute zita na­gusia. Zuberoako Urdiñarben jokatuko da. Tutu eta Julian bertan izango ote?

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!