Azken eguna, eskaintza onenak aprobetxatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 20a, 01:00

Berriak merkatari eta os­ta­larien elkarteko 11 dendek atzo ireki zuten Stock Azoka, Plaza Berrin.
Gaur ere izango da aukera, prezio onenetan, neguko den­boraldiko arropa eta osagaiak erosteko. Baina gaurkoan, goizez bakarrik: 10:00etan hasi eta 14:00ak bitartean. Horrez gain, umeenzako jolas eta puzgarriak jarriko ditzute.

Arropak, oinetakoak, pitxi eta osagarriak, eta umeentzako postuak
Herriko 11 dendak jarri dituzte postuak Plaza Berrin: Kera, Ibai Mendi, Va­len, Mahuka, Urrats, Oinatz, Ilargi, Kaixo, Eguzki, Hiru eta Kuluxkak.
Udaberriko denbo­raldia­re­kin hasi baino lehen, neguko denboraldiko gaiak dauzkate salgai, merke-merke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!