Saio berezia izanen da gaur, Goizuetako udaletxeko ganbaran. Goizeko 11:00etan hasita, biodantza saioa eginen dute bertaratu nahi duten guztiek, Teresa Lopez de Munain irakaslearen eskutik.
Saioa, irekia eta doakoa
Saioa doan izanen da, eta adin guztietako herritarrei irekia da. Gainera, ez da beharrezkoa dantza egiten jakitea, edota prestaketa fisiko on bat izatea. Nahikoa izanen da ongi pasatzeko gogoa edukitzea, edota biodantza zer den ezagutu nahi izatea.
Hori bai, libre mugitzeko arropa erosoa eramatea gomendatu du, Lopez de Munain irakasleak.