Haurrentzako Harri magikoaren bila pelikula jarriko dute gaur. Arratsaldeko 17:00etan izango da Kultur etxean. Sarrerak bertan erosi ahal izango dira, emanaldia baino lehen, 2 euroan. Bestela, www.astigarraga.eus webgunearen bitartez ere daude salgai.
Dalamita harriaren bila
Gaiako mundu idilikoa arriskupean dago. Dalamita harria lapurtu dute, bertako jendea bizirik iraunarazteahalmen magikoa duen harria. Boo eta Zino herritar borrokalari eta bihurriak, Atlantarekin batera, izan dira aukeratuak harria berreskuratu eta herria salbatzeko. Orduan konturatuko dira gidoilari baten irudimenean bakarrik dela hori, eta gizakien munduko telesaile bateko parte direla. Bertan N. Icaly irakaslearekin borrokatu beharko dute Dalamita harria berreskuratzeko.