Ezker Abertzalea Abian prozesuan dago murgilduta 2015eko abendutik, eta hori aurkezteko batzarra egingo du Astigarragako taldeak datorren larunbatean. Goizeko 11:00etan izango da kultur etxean, eta bertan aurkeztuko da Abian prozesuari buruz lantzen ari diren dokumentua. Horrez gain, jakinarazi dute martxoaren 12an beste bilera bat egingo dela gaiarekin jarraitzeko.