EITB1eko Burubero programak, saio berezia egin zuen asteartean igandeko euskal derbia dela eta. Bi taldeko jokalariak izan ziren lehian, eta 2.000 euro banatu ziren Sunakali deituriko neska nepaldarrei futbolean jolasten jarraitzeko aukera ematen dion proiektuarentzako. Mundarroko jokalariak bertan izan ziren, publiko bezala.