Garaipenaren bila, etxean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 20a, 01:00

JARDUNALDI garrantzitsua izan­go dute Mundarro KEko saskibaloi taldeek gaur. Izan ere, etxean, Kiroldegian, jokatuko dute maila gorenean dauden bi taldeek.
Bigarren mailako Euskal Ligako neskek jokatuko dute aurrena, arratsaldeko 16:00­etan hasita, eta Ausarta Barakaldo izango dute aurkari.  Sailkapenean 4garren dijoan taldea da, aurreneko postuetako taldeekin nahiko berdindua. Moreek, aldiz, lau talde besterik ez dituzte azpitik.

Ondoren, mutilak
Nesken partidua amaituta, 18:00etan hasiko da 1go probintzia mailako mutilen partidua, DKS taldearen aurka. Kasu ho­ne­tan, Mundarroko mutilek ba­du­te irabazteko itxaropena.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!