Saskibaloi talde nagusiak Kiroldegian jokatuko du gaur, 16:45etan hasita. Donostiako Alde Zaharra izango du aurkari, eta goi mailako partidua espero da. Bi taldeak goiko postuetara gerturatzeko lehian dabiltza, eta hori nabaritu egingo da pistan. Partidu taktikoa espero da, alde gutxikoa; egindako akatsek markatuko dute ziurrenik, diferentzia.