astebeteko atsedenaldiaren ostean, etxean jokatuko du berriz ere Hernanik. Eta gaurkoan ere, ez du arerio makala izango: Liga irabazteko lehian dabilen El Salvador taldea. Jokatu diren 15 partidutatik 14 irabazi ditu Valladolideko taldeak eta gaurkoan ere, ez dizkio lanak erraztuko Hernaniri. Arerio indartsuen kontra haunditzen diren horietakoak direla erakutsi dute ordea, behin baino gehiagotan trikoloreek; eta gaur ere, jarrera berdinarekin zelairatuko dira. Arratsaldeko 16:00etan hasiko da neurketa, eta Hernanik punturen bat eskuratzea izango du helburu.