«Gazteok ezin dugu duintasunez lan egin, bizi edota ikasi»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 18a, 01:00

Etxebizitza eskubidearen al­deko Urrunegi Hernani taldeak prentsa ohar bidez azaldu du bat egiten duela bihar Her­nanitik pasako den Corres­cales martxarekin, eta herritarrei dei egiten die 10:00etan Txantxillako errotondara azal­tzeko, «prekarietateari au­rre egiteko. Hernaniko eragile desberdinok goizeko 10:00etan geratu gara Txantxillako errotondan».

«Milaka etxe huts; ehundaka Hernanin, eta ez dago bat guretzat?»

«Etxebizitza eskubidea dela diote, baina ezin dugu etxe bat lortu»
Urrunegiren esanetan, «prekarietateak milaka aurpegi ditu». Baina, azaldu dute: «etxebizitzaren arazoari hel­du diogu urrunegitarrok, jakinda, prekarietatea bizi­tzako beste hainbat arlotan ere bizi dugula».
Hain zuzen, egungo etxebizitza politiken kontra azaldu dira, «xede bakarra dirua» delako. «Negozio, espekulazio eta interes pribatuetara bideratua dago etxebizitza politika oro, eta herritar guztiongan du eragina; bereziki, gazteongan edota etorkin eta baliabiderik gabeko herritarrengan. Etxe­bizitza eskubidea dela diote, baina ezin dugu etxe bat lortu, eta lortuz gero, ez da modu duinean izaten. Milaka etxe huts; ehundaka Hernanin, eta ez dago bat guretzat?».

«Prekarietatea eta gazteria elkar loturik doaz»
Etxebizitza lortzeko zailtasunek ez ezik, bestelako arlo ba­tzuen egoeraren ondorioz gazteek prekarietatea gertutik ezagutzen dutela ere azaldu du Urrunegik. «Ezin dugu duintasunez lan egin, bizi edota ikasi; prekarietatea eta gazteria elkar loturik doaz».
Hori guztia dela medio, Correscales martxarekin bat egingo dutela adierazi dute, eta herritarrei parte hartzeko gonbitea luzatu diete.

«Gazteok ere, korrika!»
«Egoera honen aurrean ez gara geldi geratuko. Kasu honetan, korrika jarriko ga­ra, prekarietatea bizi dugun guztiok batera korrika Bil­botik Bartzelonara. Korrika Pre­ka­rioa abian da, eta Hernanitik otsailaren 19an, ostirala, igaroko da goizeko 10:15etan. beraz, prekarietateari aurre egiteko bertan parte hartzera dei egiten dugu. Duintasuna eta burujabetzaren alde, prekarietatearen aurka! Gazteok ere korrika!».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!