Correscales martxarekin bat egiteko deialdia

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 18a, 01:00

Atzo abiatu zen Bilbotik, Bar­tze­lonara bidean, 800 ki­lo­me­tro­ko ibilbidea egingo duen Co­rrescales martxa, «lan pre­ka­rietatearen aurka eta duin­ta­sunaren alde». Hernaniko Uda­lak bat egiteko deia luzatu die herritarrei; Txantxillan au­­rrena, eta udaletxean egin­go zaion harreran, ondoren.

Udaleko talde guztiak bat
Urtarrilaren 26ko Plenoan Her­naniko Udaleko talde guz­ti­ek aho batez onartu zuten Co­rrescalesen aldeko adieraz­pena. «Horren ondorioz, eki­me­na Hernanira iristen de­ne­an, Udalak elkartasuna adie­ra­ziko die. Batetik, Udal Go­ber­nu­aren ordezkaritza bat Txan­txi­llako errotondan izango da partehartzaileei herrira on­gi­etorria egiteko, eta, ondoren, uda­letxean egingo zaie ha­rrera», azaldu dute. «Era be­rean, hernaniar guztiei ber­ta­ratzeko deia egiten diegu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!