Saharako anai-arreben istorioa, ‘Wilaya’ filmean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 18a, 01:00

Pasa den hilaren azkenean aur­keztu zen, Donostian, Gi­puzkoa mailan martxan jarri den Oporrak Bakean pro­gra­ma, Basamortutik Euskal He­rri­ra, Saharatik gure etxera lelopean.
Hernaniko Udalak ere bat egiten du programarekin, eta uda­ran haur sahararrak etxe­an hartzeko deia egin die he­rri­tarrei. Hain zuzen, pro­gra­maren inguruko informazioa emango da gaur Biterin. Aurretik, 19:00etan hasita, anai-arreba sahararren isto­rioa kontatzen duen Wilaya pe­li­ku­la jarriko dute, doan.

Basamortuan elkarrekin, berriro
Arratsaldeko 19:00etan jarriko dute Wilaya pelikula. Bertan, Fatimetu, Jatri eta Hayat anai-arreben istorioa kontatzen da; 16 urte kanpoan pasa ondoren, Smara izeneko probintziara, wilayara itzuliko da Fatimetu, amaren heriotza dela eta. Han, Jatri anaiak amaren herentziaren berri emango dio: familiako jaima eta Hayat ahizparen zaintza. 
Horrela, bi ahizpek bidean aurkitzen dituzten zailtasunei egin beharko diete aurre.

11 urteko neskarentzako familia bila
Pelikula bukatutakoan, Opo­rrak Bakean programaren be­rri emango da. Ahalik eta familia gehienek parte hartzea nahi badute ere, bereziki 11 urteko neska bat etxean hartuko duen familia baten bila ari baitira, lehenago ere Hernanira etorri izan baita.
Informazio gehiago, Uda­le­ko Lankidetza Sailean: marijo-m@hernani.eus/943 33 70 17/ Plaza Feminista, Aristizabal 7. Martxoaren 18ra arte eman daiteke izena, haurrak etxean hartzeko.
Era berean, Udalak go­go­ra­razi du umeen bidaia gastuak Udalak ordaintzen dituela eta umeentzat udalekuak anto­latzen dituela, doan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!