Esan eta egin. Luis Goñik orain gutxi aitortu zion Kronikari Espainiako Iraupen Luzeko Igeriketa Txapelketa irabaztea eta errekorra lortzea zituela helburu, eta baita lortu ere!
Lehengo igandean, Mataron jokatu zen txapelketa. Igerileku luze eta irekian egindako 3.000 metroko proba, 37 minutu eta 64 ehunekotan bukatu zuen Goñik; horrela, 40-49 urte artekoen mailako Espainiako errekorra lortu du, aurreko errekorra 11 segundotan hobetuta.
Helburu berriak, dagoeneko
Iñigo Goñi anaiarekin batean, Estatuko master mailan onenen artean dabil Luis Goñi, eta ez dauka geldi geratzeko asmorik. Hurrengo helburua du, Getaria-Zarautz zeharkaldia irabaztea: «Inoiz ez dut lortu, eta falta zaidan bakarra da Euskal Herrikoen artean».