«Demokrazia partehartzailerik ez dago; gehiengo totalitarioa da EH Bildurena»

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 17a, 01:00

Udaleko oposizioak pren­tsaurrekoa eman zuen atzo, «publiko egiteko EH Bilduk gobernatzeko duen erak eragindako haserrea». Horrela azaldu zuten Orain Hernaniko Jaione Aristregik, EAJ-PNVko Andoni Amonarraizek eta PSE-EEko Ricardo Crespok.
«Urruti geratu da inbestidura ekitaldian agertutako asmoa, politika partehartzaileen alde eta erabakiak denon artean hartzearen alde. 8 hilabete pasa dira eta Udalak kolore bakarra dauka, eta oposizioari beraien ekintzen ikusle izaten besterik ez digu uzten».

«Elkarrekin aritu behar dugu; herri osoaren proiektuak dira»

«Uholde Batzordearena izan da gainezka egiteko arrazoia, baina ez bakarra»
Oposizioko kideek salatu zu­ten «Uholde Batzordearen bi­le­raren berri ere prentsaren bitartez» izan dutela. «Hala ere, Uholde Batzordearena izan da gainezka egiteko arrazoia, baina ez bakarra. Pren­tsa­ren bitartez jakin dugu ki­roldegiko erabiltzaileekin bi­le­ra egin dela, edo alkatea Bru­selan izan dela».
Horren aurrean, oposizioak uste du «proiektu haundiak, herri osoarenak» direla, eta «konponbidea bilatzeko elkarrekin aritu» behar dutela. «Demokrazia partehartzailerik ez dago; gehiengo totalitarioa da EH Bildurena».

«EH Bilduk bakarrik ez du lortuko irtenbidea»
Era berean, Orain Hernanik, EAJ-PNVk eta PSE-EEk gogorarazi nahi izan zuten «EH Bilduk 4.182 hernaniar ordezkatzen dituela», eta oposizioak, «4.502 hernaniar». Hori horrela, eta «ordezkari publiko» diren aldetik, «Gobernu Taldeak hernaniarrekin egiten duenaren berri izateko eta ordezkari publiko gisa parte hartzeko eskubidea» aldarrikatu zuten.
Azkenik, azpimarratu zu­ten: «Kirol Batzordea badago, herritarrentzako irekia dena; ez da beste batzordea behar. Urtetan denok aztertu dugu Landare eta Zubiperen arazoa, eta EH Bilduk bakarrik ez du lortuko irtenbidea». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!