Asteburuan Gipuzkoako taldekako txapelketa jokatu da Hernanin, eta herriko infantilek lan ezinhobea egin dute: neskek (Intza, Nahia, Ainara, Maider, Maddi eta Maddi) aurreneko postua lortu dute laugarren urtez segindan, eta mutilek (Iker, Jon, Xabat eta Ioritz), hirugarrena. Giro on eta jatorrean hartu zuten parte denek txapelketan.