Bake epaile izateko eskaerak aurkezteko epea, bihar arte

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 17a, 01:00

ASTIGARRAGAKO Udalak dato­zen lau urteetan Bake epa­ile titularra eta ordezkoa iza­teko deialdia argitaratu du, eta bihar bukatuko da eskaerak aurkezteko epea. 
Hautaketa-prozesuan par­te hartzeko ez da ikasketa berezirik eskatzen, baina pun­tuaketa egiterakoan kon­tuan hartuko dira bai ikas­ke­tak, baita euskera-maila ere.
Honako dokumentazioa aur­keztu behar da eskaera egi­teko: NAren kopia, Asti­garragako errolda agiria, Cu­rriculum Vitaea eta zinpeko aitormenak.
Informazio gehiagorako: idazkaritza@astigarraga.eus edo 943 33 52 34.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!