Lau mozio berri aurkeztu ditu EH Bilduk Udalean

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 17a, 01:00

Lau mozio berri aurkeztu ditu EH Bildu taldeak Asti­ga­rra­gako Udalean. Aurre­ne­koak «berdintasun poli­ti­ke­tan au­rre­ra­pausoak emateko 15 kon­pro­­miso» bil­­tzen ditu. Horien artean daude: «ber­din­tasuna bultzatzeko esfor­tzu ekonomikoa areagotzea eta herritarrekin batera bio­lentzia matxistaren aurkako pro­tokoloa, gizon eta emaku­meen arteko berdintasuna arau­tuko duen ordenantza eta herriko puntu beltzen mapa lantzeko konpro­misoa», baita «esperientzia eskolarekin jarraitzea», eta «Juanitonea etxearen atzealdeko plazari Martxoak 8 edo Emakumeon plaza dei­tzea». 
Beste mozio batek, «asti­gar­ta­rron beharrak asetzeko la­rrialdi-laguntzak finantza de­zan eskatzen dio Eusko Jaur­laritzari», eta azkeneko biak «eraildako emakume kur­duen» eta «Sahararen auto­de­terminazioaren alde­ko» adi­e­­razpenak dira. 

«Larrialdi-laguntzak Eusko Jaurlaritza finantzatzea» eskatzen du beste mozio batek.

Aurrekontuen emendakinak aurkeztuko dituzte, gaur
Bestalde, gaur  jarri du zita EH Bilduk, aurrekontuen ingu­ruan aurkeztutako 24 emen­dakinak jendaurrean azal­tzeko. 19:00etan izango da, Uda­letxeko areto nagusian. «Inoiz aurkeztu den emen­dakin sorta zabalena» dela azaldu du EH Bilduk, eta esan du beraien pro­posamen sor­tarekin «Astigarragako Uda­lak  aur­kez­tutako aurre­kontu grisari kolorea eman» nahi diotela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!