Hamaika dendatako eskaintzak, asteburuan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 17a, 01:00

Denboraldi berria hastear dagoen honetan, stock azoka jarriko dute Berriak elkarteko 11 dendek, neguko denbo­ral­diko produktuak merke-mer­ke saltzeko.
Eguraldi onarekin, Urbieta kalean izango dira, eta bes­tela, Atsegindegin; ostiralean goiz eta arratsalde, 10:00-14:00 eta 16:00-20:00, eta larun­ba­te­an, goizez, 10:00-14:00. Ume­en­t­zako puzgarriak eta jolasak ere jarriko dituzte, gainera, larunbatean.

Arropa, oinetakoak, umeentzako postuak...
Denetik erosteko aukera izango da, herriko 11 dendaren eskutik: Kera, Ibai Mendi, Valen, Mahuka, Urrats, Oinatz, Ilargi, Kaixo, Eguzki, Hiru eta Kuluxkak jarriko dituzte postuak, hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!