Donostiako unibertsitateen aldera joaten zen autobusa kentzea erabaki da, eta horren aurrean bizilagun talde bat batu da, A3 autobusa berreskuratzeko asmoz.
Aurreko astean egin zen aurreneko bilera, eta antolatzaileek diotenez , «herritarren haserrea nabaria zen, baita A3a berreskuratze aldera lanerako prestutasuna ere».
Antolatzaileek diotenez, «herriaren haserrea nabaria zen» aurreko bileran.
Horrela, beraz, beste bilera baterako deia egin dute. Bihar izango da 19:00etan, Ikatza tabernako goialdean. Bertan, A3 autobusa berreskuratzeko egingo diren ekintzen berri emango da.