Eskualdeko gazteei deia, artearekin mundua aldatzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 17a, 01:00

Artea zure mundua alda­tzeko ekimena jarri dute martxan Hernaniko Udalak eta Do­nostia 2016 Funda­zioak elkar­lanean. Helburua da esku­aldeko 15 eta 18 urte bitarteko neska-mutilek be­ra­ien inte­resak, kezkak, beharrak, nahiak eta beste­lakoak ekoiz­pen artistiko baten bitartez azaltzea.
Ekimena sakonago azal­tze­ko informazio-bilera bat antolatu dute. Ostiralean izango da, arratsaldeko 19:00­etan, Hernaniko Biteri  kultur etxean. Eskualdeko gazteak daude bilerara deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!