Bertso Gutiziak, saio berezia Basque Culinary Centerren

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 17a, 01:00

Ostiralean oso berezkoak di­tu­gun bi elementuk bat egin­go dute Basque Culinary Cen­te­rren: bertsolaritzak eta sagar­do­aren kulturak. Kroni­kak an­to­­latuta eta Insa­lusek lagun­duta, Ber­tso Guti­ziak ekitaldia izango da. Saioa 19:00etan hasiko da bertso emanaldiarekin. Maia­len Lujanbio, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze eta Eli Pagola arituko dira bertsotan, eta Joxe Luix Urdangarin izango dute gaiak jartzen. Ondoren, luntx estiloko afaria eskainiko dute BCCko ikasleek.
Sarrerak salgai daude 20 euroan, Kronikan bertan (Her­naniko Larramendi, 11); Asti­garragako Ikatzan; Herna­niko Aralar eta Kixkalen; Goizue­tako Amaian; eta Ere­ño­tzuko Irrintzin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!