Hiru zita, errausketaren kontra mugitzeko

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 16a, 01:00

Hilaren 28an Zubietara joa­teko martxa antolatu da hain­bat talderen artean; Hernanin, goi­zeko 08:30etan jarri dute zita, Plazan. Zizurkil, Tolosa, Zubieta, Lasarte eta Usurbilen ere egin dituzte deialdiak, martxan parte hartzeko, eta Zubietan elkartuko dira denak 12:00etan, ekitaldia egiteko.
Hain zuzen, deialdi haue­kin bat egiteko eta indarrak biltzeko, beste hainbat ekitaldi ere antolatu ditu Hernanin Zero Zaborrek.

Erraustegiaren kalteen inguruan, medikuak
Hasteko, datorren astele­hene­an, hilak 22, hitzaldia emango dute Koro Zabaleta eta Jose Luis Paulin medikuek: Osa­suna eta Errausketa. Gipuz­ko­a­ko sendagile talde batek txos­ten bat osatu dute, erraus­kailuak pertsonen osasunean dauzkan eraginak aztertzeko, eta horren berri emango dute, arratsaldeko 19:00etan hasita, Biteri kultur etxean.

Mozioari atxikimendua
Bestalde, Hernanin Zero Za­borrek mozioa aurkeztuko du hi­laren 23an egingo den Ple­noan, eta norbanakoen edota taldeen atxikimenduak bil­tzen ari da, hernaninzeroza­bor@gmail.com helbidean. Mo­zioa zerozabor.ning.com web­gunean irakurri daiteke.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!