Aurreko larunbatean Trintxerperen aurka galdu ondoren, irabaztera aterako dira gaur. Irungo Mariño izango dute aurkari, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, Zarkumendegin.
Sailkapenean nahiko parekatuta dijoaz bi taldeak: Astigarraga seigarren 29 punturekin, eta Mariño hamargarren, 24rekin. Norgehiagoka garrantzitsua dute, beraz, bi taldeek.
Urteko lehen porrota, aurreko larunbatean
Mundarroko mutilak 2-1 galdu zuten aurreko asteburuan Trintxerperen aurka. Oso partidu txukuna egin zuten, baina aurkaria gailendu zitzaien. Gaurkoan, galdutako puntu horiek berreskuratzera aterako dira.