Seniorrak laugarren, eguraldi zakarrari ere aurre eginez

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 16a, 01:00

Gipuzkoako Batel Ligako bosgarren jardunaldia jokatu du asteburuan Hernanik, Pasaian, eta oraingoan ere, txukun. Bereziki, senior mailako neskak; hauen txanda iristean, gogor jo zuten euriak eta haize zakarrak. Hala ere, laugarren egin zuten, Hibaika txapeldunarengandik 38 segundotara. Hortik aurrera, bertan behera geratu zen estropada, eta jokatu gabe geratu ziren mutil jubenil eta seniorrak. Gainontzean, haur mailako mutilek 11garren egin zuten; haur-kadete mailako neskek, 7 eta 11garren; eta mutil kadeteek, 6garren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!