Mondragon Unibertsitateak, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostia-Beterrirekin batean, enpresa ertain eta txikiei zuzendutako jardunaldia antolatu du ostegunerako, doan, Orona Ideo Fundazioaren eraikinean (Galarretan).
Berrikuntza eta ekintzailetasuna Gipuzkoako enpresa txiki eta ertainetan: eredu eta erremintak zure eskura izena du jardunaldiak, eta doan bada ere, izena eman behar da Beterriko enpresa zerbitzuan: 688 684 992 edo 688 685 043 telefonoetan.
Jardunaldia doan emango da, baina izena eman behar da.
Goiz bateko jardunaldia
Jardunaldiaren helburua da enpresa ertain eta txikiek erabili dituzten esperientzia praktikoak erakustea, berrikuntza eta negozio aukera berriak sortzeko. Era berean, enpresen eskura dauden tresna eta tekniken berri emango da, eta baita Gipuzkoan enpresen berrikuntza eta ekintzailetasuna bultzatzen dituzten ekimen eta proiektuen berri ere.
Jardunaldia goizez izango da, 11:00etatik 13:30etara. Bertan, hitz egingo da Mondragon Unibertsitatearen hainbat proiekturi buruz, Donostia-Beterri enpresentzako zerbitzuari buruz edota kasu eta metodologia errealei buruz.