Txokolatearen usaina, pantailatik haratago

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 16a, 01:00

Modu asko daude txokolatea egiteko, eta sekretu horiek guztiak ederki ezagutzen ditu Rafa Gorrotxategik, Joxe Mari Gorrotxategi gozogilearen semeak.
Hain zuzen, prozesu tradi­zionala ezagutzera emateko 20 minutuko bideoa grabatu du, eta gaur ikusteko aukera izango da Biterin, 19:30etan eta 20:00etan.
Horrez gain, Marisol Yaben hernaniarrak bildutako ar­gazkiak ere ikusi ahal izango dira, ostegunera arte, 18:00e­tatik 20:00etara.

Eskola umeen bisitak
Bestalde, gaurtik ostegunera bi­tartean Urumea eta In­ma­ku­lada ikastetxeetako 130 ikas­letik gora pasako dira Bi­te­ritik, erakusketa ikustera; tresna zaharrak ere aurkituko dituzte bertan. yy

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!