Ojuel eta Aizpitarte, EHko finalerdietan

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 15a, 01:00

Lau garaipen eta zortzi porrot da asteburuak utzi duen balantzea, esku pelotari dagokionean. Asteburuko onena, Ojuel eta Aizpitartek lortutako garaipena izan da. Euskal Herriko txapelketako finalerdiak jokatzeko sailkatu dira, sailkapen fasea buka­tzeko jardunaldi baten faltan. Berasarte eta Pagola jubenilek lortutako garaipena ere garran­tzitsua izan da; Gipuzkoa mailan, trinketean ari dira, eta ga­raipenari esker, jardunaldi baten faltan, ia sailkatuta daudela esan daiteke. Azkenik, Jara eta Etxarri alebinen garaipena ere aipatzekoa da; Gipuzkoa mailan ari dira, eta azken fasea jokatzeko aukera haundia dute.
Beste aldean, Tejedor-Lasa eta Apaolaza-Insausti IIren po­rrotak; bi bikoteek ez dute azken fasera pasatzeko aukerarik.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!