Herriko taldeak babesa ematen ari dira Terueleko martxari

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 15a, 01:00

ABIAN prozesuan murgilduta dago Ezker Abertzalea. Bertan presoek daukaten garrantzia azpimarratu dute, eta prozesuan parte hartzeko deia luzatu diete herritarrei. Honen bueltan, espetxeetara mar­txak antolatu dituzte larunbatean. Hernaniarrak Terueleko espetxera joango dira eta txartelak salgai daude Garin, Aker eta Txilin, 10 euroan.
Bestalde, ekimenari babesa emanez, hainbat talde argazkiak ateratzen ari dira. Kro­nikan ikusgai daude guztiak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!