Hernaniko Arraun Elkarteak jakinarazi duenez, bazkideek abantaila berri bat dute orain. Klubeko arropan deskontuak izateaz gain, aurrerantzean Iparragirre sagardotegian ere deskontua izango dute: «otorduak merkeago egingo dituzte. Euren fakturetan, %5eko deskontua izango dute Iparragirrera gerturatzen diren bazkideek.
Bazkideek sagardotegiko menu guztietan izango dute deskontua, 2016 urtean zehar.
Gainera, mahaira bazkideekin gerturatu diren guztiek izango dute abantaila horretaz gozatzeko aukera». Jakinarazi dutenez, sagardotegiko menu guztietan aplikatuko zaie deskontua, 2016 urtean. Iparragirre Sagardotegia Maialen traineruaren babesle nagusia da.
Bestalde, gogoratu dute, Arraun Elkarteko bazkide egiteko nahikoa dela webgunean dagoen formularioa betetzea, edo Aralar eta Joxe Mari tabernetan dagoena betetzea.