Auzo konposta nola egiten den ikasteko formazio saioa antolatu dute bihar Aranon. Joseba Sanchez, Luar enpresako kideak, emango du saioa, iluntzeko 19:00etan. San Roke elkarteko bazkideak, Kontsejuko kideak eta interesa duten herritarrak gonbidatu dituzte.