Plan bikaina, ostiralerako

Kronika - Erredakzioa 2016ko ots. 15a, 01:00


Bertso Gutiziak ekimena proposatzen die Kronikak herritarrei, ostiralean. Basque Culinary Centerren izango da, eta ber­tsolaritzak eta sukaldaritzak bat egingo dute. Lujanbio, Egaña, Mendiluze eta Pagola ariko dira bertsotan, eta BCCko ikasleek sagardotegi menua prestatuko dute. 19:00etan hasiko da eta sarrerak eskuragarri daude Kronikan, Kixkalen, Aralarren, Irrintzin, Goizuetako Amaian eta Astigarragako Ikatzan. Prezioa, 20 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!